XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAPITAINAREN gora-beherak

Duvoisin Kapitainak Bonaparte Printzeari hitzemana zion: bortz urteren buruan bururatua izanen zuela eskuarazko Biblea.

Kapitain eta Duvoisin izanik ere, gizona gizon eta bere neurriak izaki....

INDARRAK TTIPITZEN ARI, BAINAN BETI AINTZINAT

Ahalgea jauz-arazten dautazu, Jaun Printzea, baitakit, nik egiten dutan baino hobeki, eskuarara ditakela Biblea.

Neronek ere beharba hobeki egin nezake, bortz urte baino geiago banitu hortarako.

Bainan nork daki, hola ere, bururatzen ahalko dutan...

Gertatu beharra? ala gogoaren akidura?.

Dena den, ez zait iduri luzaz biziko naizela.

Hobe nuke beraz lana lastersko eginik ez balitz ere hanbatekoa.

Lan horrek errextuko dio bidea, ni baino urusago izanen den bati; beharko luke, haatik, harek ere, zuk bezenbat eskuara maite duen Printze bat.

Holakorik ez da, nik uste, bietan gertatzen.

Horiek hola, nahi dut bai sinetsi, ene Biblea den-bezala zerbeitetako on izanen dela eta atsegin handia nuke haren bururatzea Guk eskuaratua.

Mina handitu zait: ene lanean herrestan nabila.

Bainan, aroa goxatu baita, berritz lotua naiz hildoari.

Badu ilabete bat barnea nahasia dutala.

Lanean jarri orduko loeriak hartzen nau.

Zer nahi ikusi dut Biblearen zati hunen xuxentzen.

Geiago dena: Pauerat deitua naiz, auzi-gizonen arterat.

Ez dut ezetzik erran, ateraldi horrek eritasuna kenduko dautalakoan.

Ene burua hobeki kausitzen dut.

Berritz ere, lanari lotua naiz gogotik...

Ongiak ez du irauten.

Aboztuaren 20-an, garbiki dio Printzearen laguntzaile bati: Ez dut urte ona iragaiten.

Ezkerreko eskuan errumatismak ez aski, erre dut eskuinekoa.

Bortz egin-ahalak egin ditut, Biblearen eskuararatzetik ez gelditzeko.

Bainan bihotzdun izaitea ez da beti aski, gaitzari nausitzeko.